Ezinezkoa da duela 30-40 urteko metodologia bera erabiltzea, gizartea azkar ari da aldatzen, eta nola da posible eskolan betiko patroi bera erabiltzea? Gazteak aspertu egiten dira, eta hori da eskolaren benetako erronka: hezkuntza erakargarri izatea, ikasteko gogoa piztea, jakinmina, gauza berriak ezagutzeko nahia... eta motibazio hori lortzeko IKTek oso lagun gaitzakete. Baina metodologia ezin da denentzat berdina izan, nor bere erara moldatu behar da, izan ere, denek ez dute behar bera; Horregatik, guztiek ez dute portatil bat behar, malguago jokatu beharko genuke. Askotan, ikasleek beraiek dituzte nahikoa tresna lan egiteko, eta horiek erabiltzen irakatsi behar diegu, alferrikako gastuak saihestuz bide batez.
Esan bezala, jende sortzailea, ekintzailea sortu behar dugu, lan egiteko gogoa duena, ideiak dituena, eta gu ezin gara izan ikasle horiei hegoak mozten dizkiegunak. Arrakasta lortu duten ikastetxeek apustu hori egin dute, ez dira mugatu eta sortzaileagoak dira. Prozesua ez da zertan instituzionala izan, aurrerakuntza organikoa izan daiteke, hau da, ezagutza teorikoak + baloreak + eguneroko edota testuinguru informaletan ikasitakoa (ikaskuntza ikusezina). Eskolatik kanpoko gaitasuna garatu behar da, ondoren ikaslea mundu konpetitiboan leihatuko bada.
Hori dela eta, teoria eta praktika uztartzea ezinbestekoa da, prozesua ez baitago bizitza errealetik aparte. Horretarako, ikaslea praktiketara joan behar da, eta ikus dezala lanera egokitzeko kapaza den. Ikaskuntza ez da bakarrik datuak errepikatzeko gaitasuna izatea, egokitzeko eta testuinguru ezberdinetan jarduteko gaitasuna ere izan behar du. Prozesuak malguago izan behar du, sozialagoa.
Ikasteko beh
Aipatutako guztia kontuan hartuta, ikaslea ez da hartzailea izango, sortzailea baizik, zerbait probetxugarria egiten ari dela sinistu behar du. Irakasleok, berriz, autokritika egin behar dugu, zer eta zertarako irakasten ari garen pentsatu. Materialari dagokionez, argi dago denentzat ezin dela bera izan, mugikortasuna bultzatu behar dugu, eta edozein momentu eta toki aprobetxatu gauza berriak ikasi eta irakasteko. Metodologia ere erabat aldatu beharko genuke, talde-lana sustatu, arriskatu, sortu; hitz gutxitan, eskola irauli. Bestetik, irakasle ezberdinen artean proiektu bera gara genezake, helburu bera izan diziplina ezberdinak landuz: diziplinarteko ikaskuntza, alegia. Hala ere, uste dut ez dagoela IKT irakaslerik, hau da, lehen arriskatzen zuenak, egun ere hala egingo du; eta, aldiz, betiko patroia erabiltzen zuenak, hala jarraituko du. Beraz, erronka nagusia irakasleok hausnartzea eta zerbait desberdina eskain dezakegula sinistea eta sinistaraztea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario