Gizartea aldatzen doan heinean, eskola ere aldatuz doa, edo joan beharko luke, behintzat. Garai batean eskola in
dustria bezalakoa zen; egun, berriz, zerbitzuetan koka genezake, hau da, gure beharrei zuzenduta dago. Ikaskuntza soziala indarra hartzen ari da, egun informazioa ez dugu soilik irakasleengandik jasotzen, ikaskideekin ere asko ikas dezakegu.
Bizitza osoan zehar ikasten dugu: ez bakarrik eskolan; gai bat ikasi eta kitto, gai hori beti moldatzen ari gara, egokitzen; besteekin konpartitzen dugu, ikertzen dugu; autorregulazioa eta autoformakuntza; ikasketa komunitatea osatzen dugu guraso, ikasle, herritar eta langileek. Eta ikasleei, eta guztioi, pentsamendu kritikoa edukitzen irakatsi behar diegu: gai naiz lanpostu horretarako?
Hori dela eta, eskola ere aldatuz doa. Lehen, irakasten zuten eskolak zeuden; egun, ordea, ikasten duten eskolak bihurtu dira, hots, ikasle aktiboa bilatzen da, parte hartzailea. Asoziazionismotik konstruktibismora pasatu gara. Lehen, emandakoa onartzen zen, eta listo; egun, ostera, norberak eraikitzen du ezagutza, aurrezagutzatik hasten gara (ikasleak zer dakien ikusten dugu, eta zer behar duen pentsatu gero). Gaur egun, adibidez, taldean hasten dira lanean, gero norberak egiteko, egiten jakiteko.
Aldaketa hori, dena den, ez da gaur egungoa. Paulo Freire aspaldi hasi zen hezkuntza zerbitzu gisa ikusten. Idazketa eta irakurketa lantzeko, jendeak zekienetik hasten zen, eta loturak eginez ikasten zituzten bi gaitasun horiek.
Pentsamendu kritikoa sortzeko, elkarrizketa da modu oso eraginkorra, interakzio ezberdinak eginez: binaka, hirunaka, talde handian... Era berean asanbladak; irakurketa dialogikoa (testu bera irakurri eta taldeka komentatu iritzi, interpretazio, esperientzia ezberdinak konpartitzeko); ikaskuntza komunitatea, Ramon Flecha; Metakognizioa, hau da, buruko loturez jabetzea, ez bakarrik liburuetatik ikasitakoa, bizitzak erakutsitakoa ere (Slundog Millionaire, adibidez) edota mapa kontzeptualak; eta elkarrekin komentatu nork bere iritzi, ezagutza eraikitzeko.
Azken finean, hezkuntzak pertsona transformatzen lagundu behar du, potentzial maximoa atera, norberaren talentoak ateratzen lagundu, nori bere liburua idazten lagundu behar dio eskolak. Horretarako, eskola komunitatearen garrantzia azpimarratuko nuke, inplikazioa, auzolana...
Bestalde, ikasten duen eskolak izaten ikasi behar du (norberaren eraikuntza); ezagutzen ikasi behar du (beste batzuei sartzen utzi, adibidez, nola ezagutuko ditugu marrokiarrak gerturatzen uzten ez badiegu?); egiten ikasi behar du (ezagutza eta gaitasunen arteko oreka); elkarrekin bizitzen ikasi behar du (komunitatea, parte hartu eta parte sentitu). Bost disziplinatan labur daiteke: autoirudia, helburu berak izan eta elkarrekin egin, jarrera ezberdinak kontuan hartu, talde lana eta pentsamendu sistemikoa.
dustria bezalakoa zen; egun, berriz, zerbitzuetan koka genezake, hau da, gure beharrei zuzenduta dago. Ikaskuntza soziala indarra hartzen ari da, egun informazioa ez dugu soilik irakasleengandik jasotzen, ikaskideekin ere asko ikas dezakegu.Bizitza osoan zehar ikasten dugu: ez bakarrik eskolan; gai bat ikasi eta kitto, gai hori beti moldatzen ari gara, egokitzen; besteekin konpartitzen dugu, ikertzen dugu; autorregulazioa eta autoformakuntza; ikasketa komunitatea osatzen dugu guraso, ikasle, herritar eta langileek. Eta ikasleei, eta guztioi, pentsamendu kritikoa edukitzen irakatsi behar diegu: gai naiz lanpostu horretarako?
Hori dela eta, eskola ere aldatuz doa. Lehen, irakasten zuten eskolak zeuden; egun, ordea, ikasten duten eskolak bihurtu dira, hots, ikasle aktiboa bilatzen da, parte hartzailea. Asoziazionismotik konstruktibismora pasatu gara. Lehen, emandakoa onartzen zen, eta listo; egun, ostera, norberak eraikitzen du ezagutza, aurrezagutzatik hasten gara (ikasleak zer dakien ikusten dugu, eta zer behar duen pentsatu gero). Gaur egun, adibidez, taldean hasten dira lanean, gero norberak egiteko, egiten jakiteko.
Aldaketa hori, dena den, ez da gaur egungoa. Paulo Freire aspaldi hasi zen hezkuntza zerbitzu gisa ikusten. Idazketa eta irakurketa lantzeko, jendeak zekienetik hasten zen, eta loturak eginez ikasten zituzten bi gaitasun horiek.
Pentsamendu kritikoa sortzeko, elkarrizketa da modu oso eraginkorra, interakzio ezberdinak eginez: binaka, hirunaka, talde handian... Era berean asanbladak; irakurketa dialogikoa (testu bera irakurri eta taldeka komentatu iritzi, interpretazio, esperientzia ezberdinak konpartitzeko); ikaskuntza komunitatea, Ramon Flecha; Metakognizioa, hau da, buruko loturez jabetzea, ez bakarrik liburuetatik ikasitakoa, bizitzak erakutsitakoa ere (Slundog Millionaire, adibidez) edota mapa kontzeptualak; eta elkarrekin komentatu nork bere iritzi, ezagutza eraikitzeko.
Azken finean, hezkuntzak pertsona transformatzen lagundu behar du, potentzial maximoa atera, norberaren talentoak ateratzen lagundu, nori bere liburua idazten lagundu behar dio eskolak. Horretarako, eskola komunitatearen garrantzia azpimarratuko nuke, inplikazioa, auzolana...
Bestalde, ikasten duen eskolak izaten ikasi behar du (norberaren eraikuntza); ezagutzen ikasi behar du (beste batzuei sartzen utzi, adibidez, nola ezagutuko ditugu marrokiarrak gerturatzen uzten ez badiegu?); egiten ikasi behar du (ezagutza eta gaitasunen arteko oreka); elkarrekin bizitzen ikasi behar du (komunitatea, parte hartu eta parte sentitu). Bost disziplinatan labur daiteke: autoirudia, helburu berak izan eta elkarrekin egin, jarrera ezberdinak kontuan hartu, talde lana eta pentsamendu sistemikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario