Jclic programak jolasen bidez ikasteko aukera eskaintzen digu. Ikasleek edozein gai landu dezakete modu interaktiboan. Uste dut oso ona dela ariketa ezberdinak egin daitezkeelako, eta zer landu nahi dugun, horixe jar dezakegulako. Kasu honetan, musika tresnak lantzeko jarduera batzuk prestatu ditut: bikotea aurkitu, soinua entzun eta musika tresna identifikatu, onomatopeiak... Nire ustez, oso ona da, ikasleek ondo pasatu bitartean ikasten dutelako. Gainera, adin guztietarako balio du.
Interesa piztu zaizue eta jarduerak prestatzen hasi nahi duzue? Animo, hasiera batean zail samarra eman badezake ere, segituan konturatuko zarete uste baino askoz errazagoa dela!!! Pazientzia pixkatekin nahikoa da. Lehenengo pausua JClic Author deskargatzea da, doan da eta edozein ordenadore sistemak balio du (Windows, Linux...). Ondoren, saltseatu, botoiak sakatu, eta lortuko duzue! Bestela, tutorialari begiradatxo bat bota, eta kitto!
Animo eta ez izan beldurrik, oso gauza politak irteten dira-eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario